logo de Build:INN - Clúster de construcción del País Vasco

EU | ES

BUILD:INN AWARDS 2026

MEET:INN · urriak 1 · Olatua, GETXO

Zentzuz eraiki, aldaketa eraiki.

Euskal eraikuntza-sektorean berrikuntza, jasangarritasuna eta talentua sustatzen dituzten ekimenak, pertsonak eta proiektuak aitortu eta saritzen ditugu.

Kategoriak

Bultzada Berritzailea

Euskal eraikuntza-sektorean teknologian, jasangarritasunean edo industrializazioan eragin neurgarria duten jarduera eta praktika berritzaileak aitortzen dituen kategoria.

Herrialde Konpromisoa

Inguruneko baliabideen eta pertsonen egungo zein etorkizuneko jasangarritasunaren aldeko konpromiso nabarmena erakusten duten enpresak aitortzen dituen kategoria.

Herrialde Konpromisoa

Inguruneko baliabideen eta pertsonen egungo zein etorkizuneko jasangarritasunaren aldeko konpromiso nabarmena erakusten duten enpresak aitortzen dituen kategoria.

Sari berezia

Ibilbide Inspiratzailea

Enpresa-eremuan ibilbide eredugarria egin duen profesional baten ekarpena aitortu eta omentzeko BUILD:INNek ematen duen sari berezia.

Parte hartzeko jarraibideak

Bete ondoko inprimakia zure datuekin eta zure enpresa edo proiektuaren informazioarekin, irailaren 16a baino lehen.
Erantsi PowerPoint aurkezpen labur bat (PPT formatuan, gehienez 10 diapositibakoa).
Azaldu argi eta zehaztasunez zure proiektuaren eragina, berrikuntza-maila, jasangarritasuna edo lankidetza, hautatutako kategoriaren arabera.

Epaimahaia

Bultzada Berritzailea eta Herrialde Konpromisoa kategorietako epaimahaia eraikuntzaren sektoreko adituek osatuko dute.

Ibilbide Inspiratzailea sari berezia BUILD:INNen Zuzendaritza Batzordeak erabakiko du, proposamenen garrantzi estrategikoa baloratuta.

Aurkeztu zure hautagaitza

Aukeratu zure kategoria, azaldu zure proiektuaren eragina eta aurkeztu zure hautagaitza irailaren 16a baino lehen. Sari-banaketa urriaren 1ean egingo da, MEET:INN ekitaldiaren barruan, Getxoko Olatuan.


Zergatik sortu dira BUILD:INN Awards sariak?

Eraikuntza-industriak berehalako eta koordinatutako erantzuna eskatzen duten erronka garrantzitsuei egin behar die aurre.

Egungo egoera

Gure sektorearen benetako eragina, balio estrategikoa eta gaur egun bizi duen eraldaketa teknologikoa ez dira behar bezala aitortzen.

Sektorearen eragina

Egoera horrek talentu berria erakartzea zailtzen du, eta eraikuntza-sektoreari buruzko estereotipo zaharkituak indartzen ditu.

Erantzun estrategikoa

Horri erantzuteko, 5.1.C ildo estrategikoa jarri dugu abian, eraikuntza-industria aitortu, prestigioa indartu eta sektorea sendotzeko aitortza-programa bat ezartzeko.